Unitate didaktikoa “herenegun”

Institutuak, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak eta Hezkuntza Sailak esperientzia pilotu bat abian jartzea bultzatzen ari dira, Memoria Hurbila izendatzen dugun aldia (1960-2018) DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 2. mailako Historiako irakasgaian sartzeko. Honela izendatu dugu hezkuntza-material hau: “Herenegun! Unitate Didaktikoa”.

Memoria Hurbilaren denbora-eremuak 1960tik 1978ra artean bat egiten du Memoria Historikoaren denbora-eremuarekin: aldi hori 1936ko altxamendu frankistarekin hasten da, eta Konstituzioaren onarpenarekin amaitzen. EAEko hezkuntza-curriculumean, Memoria Historikoaren aldiari heltzeko materialak eta programazioak daude historiaren irakasgaian. Ez dago halakorik, ordea, Memoria Hurbilari dagokionez. Hutsune hori betetzera dator Herenegun! Unitate Didaktikoa.

Beharrezkoa da azpimarratzea material hau historiako ikasgaira mugatzen dela. Geure Historia Hurbilaren alderdi etikoa biktima hezitzaileen Adi-adian Programaren bidez garatzen da. programa biak osagarriak dira eta oinarri berdinak partekatzen dituzte.

Agerikoa da Memoria Hurbilari buruzko hausnarketak dimentsio etikoa duela; baina hezkuntza-ikuspegitik, dimentsio historikoa ere badu, ezbairik gabe, eta bakoitzak bere isla izan behar du. Hau da Unitate Didaktikoa honek landu nahi duena.

Esteka honetan https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/49023-herenegun material guztia aurkituko duzu. Dena den, posta arruntaz jasoko duzu hurrengo astean.

Data horretatik aurrera, azaroaren 16ra arte, ekarpenak egiteko epe bat zabaldu da. Proposamenak honako helbidera bidal daitezke: derechos-humanos@euskadi.eus

 

 

 

 

 

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, zure baimena ematen duzu aipatutako cookie-ak onartzeko eta gure cookie politikaren onarpena, egin klik cookien politika estekan informazio gehiago izateko.

ADOS

Aviso de cookies